- 28. Artikulua
Hezkuntza
"Ume orok du hezkuntzarako eskubidea eta Estatuaren obligazioa da gutxienez ere lehen mailako hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa ziurtatzea. Eskolako diziplina aplikatu arren ere umearen duintasuna errespetatu egin beharko da, gizakia den heinean".
Hau adostea eta idaztea oso erraza da, baina idazteaz aparte bete behar da eta gaur egungo gizarte honetan artikulu hau adibidez ez da betetzen. Munduan hainbat umek ez dute hezkuntza bat izaten eta ezin dute beraien eskubideaz gozatu, oso txikitatik lan eta lan egiten. Egoera honek guztion elkarlanarekin konpondu dezakegu.
Egoera honetaz pentsatzeko eta hausnartzeko sortu dut post txiki hau, espero dut jakin-mina sortaraztea eta gai honetan sakontzea. Honen inguruko post gehiago argitaratuko ditut, gaia ezinbestekoa iruditzen zaidalako.
Eskerrik asko zuen arretagatik!!