2011/10/27

UMEEN ESKUBIDEAK

     Orain dela 22 urte 1989.urteko azaroaren 20an hain zuzen ere, Nazio Batuen Batzar Orokorrak umeen eskubideei buruzko konbentzioan, umeen eskubideak adostu eta onartu ziren. Bertan umeen inguruko eskubideak 41 artikulutan osotu ziren. Horietatik bat eskuratzea pentsatu dut, gure blog honekin zer ikusia duelako eta ezinbestekoa iruditzen zaidalako:
  • 28. Artikulua
Hezkuntza
     "Ume orok du hezkuntzarako eskubidea eta Estatuaren obligazioa da gutxienez ere lehen mailako hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa ziurtatzea. Eskolako diziplina aplikatu arren ere umearen duintasuna errespetatu egin beharko da, gizakia den heinean".

     Hau adostea eta idaztea oso erraza da, baina idazteaz aparte bete behar da eta gaur egungo gizarte honetan artikulu hau adibidez ez da betetzen. Munduan hainbat umek ez dute hezkuntza bat izaten eta ezin dute beraien eskubideaz gozatu, oso txikitatik lan eta lan egiten. Egoera honek guztion elkarlanarekin konpondu dezakegu.

     Egoera honetaz pentsatzeko eta hausnartzeko sortu dut post txiki hau, espero dut jakin-mina sortaraztea eta gai honetan sakontzea. Honen inguruko post gehiago argitaratuko ditut, gaia ezinbestekoa iruditzen zaidalako.

     Eskerrik asko zuen arretagatik!!


qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario