2011/12/04

BUELTARARTE

       Bloga betetzen joatea, arlo ezberdineko gauza berriak ikastea suposatu dit, hala ere, denbora behar da bloga egunean mantentzeko eta berriak argitaratzeko denbora oro. Azken sarrera hau sortu dut, azterketak bueltan ditugulako, eta ezin izango dudalako blogari sebora gehiago eskeini. Orduan, alde batera ustea egokiena izango dela pentsatu dut, oporren bueltan ahal dudan guztietan argitaratzeko eta gaiarekin jarraitzeko!

AGUR!

Eskerrik asko zuen arretagatik eta espero dut blogean zehar argitaratu dudan guztia baliogarria izatea!

Beste baterarte!
Agur!

NATURA AUTOBUSEAN IKASTEN!

     Natura ikasteko modu anitzak daude, eta hauen artean hurrengoa aurkeztuko dizuet.

Asti-Leku ikastolan jartzen duten autobus didaktikoa
     Nik ikasitako ikastolan, urtero Lehen Hezkuntzako ikasleei aukera ematen ziguten natura arloan, autobus berezi batera joateko, eta bertan natura ikasteko jokuen bidez. Binaka jarrita eta belarrietan kaskoak jarriz, bikote bakoitza ordenagailu baten aurrean jartzen zen, horrela jokuak modu indibidualean egin beharrean ikaskide batekin egiteko. Natura irakasteaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen zen. 




     Oraingoan, internetetik topatu ditudan natura eta beste arlo batzuetako jokuak dituzten web orrialde ezberdinen zerrenda agertuko da: 

Espero dut orrialde hauek baliogarriak suertatzea! 

MUSIKA SORTZEKO, ETXEKO TRESNAK ERABILI

Nola sortu daiteke musika? Soinu ezberdinak sortzeko, modu anitzak daude, hala nola: gorputzeko atalak, objetuak, ahotsa eta oraingo honetan aipatuko ditugunak: etxeko tresnak.








Etxean ditugun hainbat gauza, balio bakarra dutela uste dugu, baina askotan ez da horrela, gerta daiteke gaileten kutxa eta poltsa bat, funtzio bakar batekin lotzea, baina plastikoak eta kartoiak zarata sortu ahal dutela konturatu behar gara. 
Horregatik, pentsatu dut, musika arloan, ikasleek zarata ezberdinak sortzeko kapazak direla irakasteko, egun batean etxetik dituzten material ezberdinak klasera eramatea egokia izango litzatekela, soinu ezberdinak sortzeko. Baina irakasleak kontrolatu beharko du, zein material ekar ditzakeen ikasle bakoitza klasera, mingarriak ez direnak eta arriskua suposatzen ez dutenak izan beharko dira.


Horrela, ikasle bakoitzak, etxetik ekarritako tramankuluekin, soinuak sortuko dituzte, eta kontzienteak izango dira, horien funtzio ezberdinaz, eta musika bizitzako edozein lekutan ere topa dezakegula!


PLASTIKAN POZIK, BIRZIKLATZEN

     Garrantzitsua da ikasleei hasieratik birziklatzearen garrantziaz ohartaraztea eta horretarako plastika arloa hartuko dugu eredutzat.
Arlo honetan, ikasleek material birziklatuak erabiliko dituzte, horrela konturatu ahal izango direlako hauen erabilera zuzena egitea ere, garrantzitsua dela naturarako. Garrantzi honetan konturatzeko, adina kontuan hartu behar dugu, nahiz eta txikitatik ohartarazi nagusiak izan arte ezin izango dira benetan, horrek duen garrantziaz ohartu. Hori dela eta hurrengo bideoak, bigarren zikloak egiteko ariketa izango litzateke nire ustez, bertako ikasleak direlako nagusienak horrelako kontzeptu eta termino hain sakonak ulertzeko kapazak direnak.





Honez gain, argitalpen honi amaiera emateko esan behar da, klasean irakatsita ere, gurasoek etxean birziklatzen duten edo ez garrantzia duela gai honekiko errespetua bat edo beste izateko.

Birziklatzea oso garrantzitsua da!

KOMIKIEN ERABILERA POSIBLEA ESKOLAN

        Eskolan komikiak modu didaktikoan erabili daitezke, ikasleen parte hartzea bultzatzeko modu zihur bat izan daiteke, hauen interesa pizteko baliogarria.

       Hasteko, komikiak, irakurketa bultzatzeaz gain, marrazkien interpretazioa eta denbora modu egoki batean igarotzeko balio dute. Ezin diegu edozein arlotan ikasleei komikiak irakurtzera jarri, baina esukera edo gaztelania irakasgaietan esaterako, irakurketa orduetan, literaturan ohikoen diren nobelak irakurri beharrean, komikigintzan murgiltzea primerakoa izango litzateke!

KOMIKIAK!

       Garrantzitsua izango litzateke aipatzea eremetodologi honen erabilera ondo suerta daitekeela irakurketa gorroto duten ikasleen artean, komikien munduan gai ezberdinetako komikiak daudelako, edozein gustuetako gaiak: beldurgarriak, fabulak, super heroenak, amodiozkoak, etab.
Horrela edozein ikasleri irakurtzeko gogoak piztuko zaizkio!

GAUR EGUNGO METODOLOGIA

       Hezkuntzaren mundua oso zabala eta konplexua dela esan dezakegu, bereziki irakasteko erabiltzen diren metodologi ezberdinei erreparatzen badiegu. Irakasle bakoitzak bere irakasteko era dauka, gehienetan beraien izaerekin lotura dutena. Adibidez antzineko irakasleak metodologia zehatz bat zuten, non beraiek igorle bakarrak zirenak eta ikasleak hartzaile hutsak. Hori gaur egun ez da ikusten, irakasleak demokratikoagoak dira eta ikasleak parte hartze handiagoa dute dudarik gabe. Ikasleak orain gaiari buruz bere iritzia eman dezakete eta kasu batzuetan irakaslearen metodologian eragin handia dute, metodologia hori aldatuz kasu batzuetan.

      Irakasle batek gaur egun klaseko egoera eta testuinguruari egokitu behar da eta horretarako bere metodologia aldatu behar badu metodologi hori aldatuko da. Beste sarrera batetan komentu nuen modura teknologi berriak paper garrantzitsu bat dute oraingo hezkuntza sisteman eta teknologi berri horiek ondoen menderatzen dutenak gehienetan ikasle berak dira, hori irakaslea buruan izan behar du eta ikasleei erantzukizun gehiago emanez hezkuntza ideien eta kontzeptuen elkartrukaketa bat izango da.




       Horregatik gaur egungo irakaslea gauza guzti hauek kontuan izan behar ditu, antzinako hezkuntza eredua ez daukalako zer ikusirik gaur egungoarekin eta metodologiarekin gauza bera gertatzen da. Hori kontuan izanda irakasleak eta beraien metodologia errealitateari egokituko dira eta ikasleak beraien hezkuntza bukatu bezain laster errealitatera egokituko dira arazo handirik gabe, errealitatera hurbiltzea hezkuntzaren helburua izan behar delako.

IRAKASLEA ETA IKASLEA BAT EGIN!!!

2011/12/03

TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILI POZIK IKASTEKO

Aurreko zenbait sarreretan aipatu dudan bezala, teknologia berriak gero eta garrantzi gehiago dute gure egungo gizartean, eta hori aprobetxatuz, ikasteko hainbat web orrialde daude, gero eta gehiago, informatika klaseetan erabili daitezkeenak haurrek ikasteko eta klaseetan ematen dituzten gaien inguruan ariketak modu dibertigarrian eta praktikoagoan egiteko.



Hurrengoak batzuk besterik ez dira:
-Gai ezberdinen inguruko web orrialdea: http://www.supersaber.com/
- Ordu libreetan jolasteko: http://basica.sep.gob.mx/seb_ninos/html/escuela.html
- Musika arloan erabiltzeko: http://www.smartboardmusic.org/
- Gaztelera orduetan, ulermena eta arintasuna garatzeko: http://www.adivinanzasacertijos.com/

Baliogarria izatea espero dut! Eskerrik asko!


qrcode