2011/12/01

IKASLE TALDE BAKOITZEKO GAI BAT

Gure helburua ikasleek ikasten ondo pasatzea izanda, hurrengo lana bururatu zait. Mamitsuak diren arloetan bakarrik burutu daiteken jarduera dela kontuan hartu behar da, talde lana bultzatzeko eginda eta horrela klase hain teorikoak ez izatea lortuz.
Demagun, hiru sektoreen atala lantzen dabiltzatela, talde ezberdinak sortuz talde bakoitzak eremu geografiko bat hartuko du; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Euskal Herriko Iparraldea adibidez, eta bakoitzak bertako arrantza, nekazaritza, industria eta merkataritza landuko du eta ateratako informazio guztia eta material guztiarekin horma irudi bat prestatuko dute, gero klase aurrean bere gelakideei azaltzeko.
Hau metodo ona iruditzen zait Lehen Hezkuntza gauzatzeko, horrela ikasleak berriz ere teoria alde batera utziko dute, ez guztiz irakaslearen laguntza behar izango dutelako zenbaitetan baina, teoria aldenduz, praktikaren bidez gai ezberdinen inguruan ikasi ahal izango dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario