Musika, ezinbestekoa da oreka, sinkronizazioa eta lasaitasuna edo mugimendua sortzeko Lehen Hezkuntzako klase batean. Ondorio ezberdinak lortzeko erabili daiteke, segun zein arlotan gabiltzan eta zein ariketa mota burutu behar duten ikasleek.
Matematikan esaterako, musika ez lasai ez martxoso bat erabili beharko litzateke, haurrak aktibo egon behar direlako adi eta ariketak egiteko, eta zentzumenak piztuta izan behar dituzte ordu osoan zehar. Berdin gertatzen zaie, Ingurunen eta atentzioa mantendu behar duten arloetan.
Hizkuntzei dagokionez, modu didaktikoan erabili daiteke musika, euskeran eta lengoaian ipuinak kontatzeko, ingeleran hainbat abesti daude gorputzeko atalak ikasteko, hurrengo bideoan ikus daitekeen moduan:
Plastika eta gorputz hezkuntza ezin dira beste arloekin aldendu, bi hauek ikasleek ez dute hainbat teoria jasoko eta horrek lasaitasuna eta modu ezberdinean lan egiteko giroa sortzen du. Horregatik, mota honetako ikasgaietan, ikasleei haiek nahi duten musika jartzeko aukera eman ahal zaie, beti neurri batekin.
Musika beraz, hezkuntzan erabili daiteke, ikasleei momentu onak eta alaiak pasatzera gonbidatuz, beti esan bezala muga batzuen barruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario