2011/12/04

GAUR EGUNGO METODOLOGIA

       Hezkuntzaren mundua oso zabala eta konplexua dela esan dezakegu, bereziki irakasteko erabiltzen diren metodologi ezberdinei erreparatzen badiegu. Irakasle bakoitzak bere irakasteko era dauka, gehienetan beraien izaerekin lotura dutena. Adibidez antzineko irakasleak metodologia zehatz bat zuten, non beraiek igorle bakarrak zirenak eta ikasleak hartzaile hutsak. Hori gaur egun ez da ikusten, irakasleak demokratikoagoak dira eta ikasleak parte hartze handiagoa dute dudarik gabe. Ikasleak orain gaiari buruz bere iritzia eman dezakete eta kasu batzuetan irakaslearen metodologian eragin handia dute, metodologia hori aldatuz kasu batzuetan.

      Irakasle batek gaur egun klaseko egoera eta testuinguruari egokitu behar da eta horretarako bere metodologia aldatu behar badu metodologi hori aldatuko da. Beste sarrera batetan komentu nuen modura teknologi berriak paper garrantzitsu bat dute oraingo hezkuntza sisteman eta teknologi berri horiek ondoen menderatzen dutenak gehienetan ikasle berak dira, hori irakaslea buruan izan behar du eta ikasleei erantzukizun gehiago emanez hezkuntza ideien eta kontzeptuen elkartrukaketa bat izango da.




       Horregatik gaur egungo irakaslea gauza guzti hauek kontuan izan behar ditu, antzinako hezkuntza eredua ez daukalako zer ikusirik gaur egungoarekin eta metodologiarekin gauza bera gertatzen da. Hori kontuan izanda irakasleak eta beraien metodologia errealitateari egokituko dira eta ikasleak beraien hezkuntza bukatu bezain laster errealitatera egokituko dira arazo handirik gabe, errealitatera hurbiltzea hezkuntzaren helburua izan behar delako.

IRAKASLEA ETA IKASLEA BAT EGIN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario