2011/12/04

MUSIKA SORTZEKO, ETXEKO TRESNAK ERABILI

Nola sortu daiteke musika? Soinu ezberdinak sortzeko, modu anitzak daude, hala nola: gorputzeko atalak, objetuak, ahotsa eta oraingo honetan aipatuko ditugunak: etxeko tresnak.








Etxean ditugun hainbat gauza, balio bakarra dutela uste dugu, baina askotan ez da horrela, gerta daiteke gaileten kutxa eta poltsa bat, funtzio bakar batekin lotzea, baina plastikoak eta kartoiak zarata sortu ahal dutela konturatu behar gara. 
Horregatik, pentsatu dut, musika arloan, ikasleek zarata ezberdinak sortzeko kapazak direla irakasteko, egun batean etxetik dituzten material ezberdinak klasera eramatea egokia izango litzatekela, soinu ezberdinak sortzeko. Baina irakasleak kontrolatu beharko du, zein material ekar ditzakeen ikasle bakoitza klasera, mingarriak ez direnak eta arriskua suposatzen ez dutenak izan beharko dira.


Horrela, ikasle bakoitzak, etxetik ekarritako tramankuluekin, soinuak sortuko dituzte, eta kontzienteak izango dira, horien funtzio ezberdinaz, eta musika bizitzako edozein lekutan ere topa dezakegula!


No hay comentarios:

Publicar un comentario