2011/11/27

TXANGO BAT, NATURAZ INGURATURIK!

     Gaurko honetan, Natura arloan murgilduko gara, Lehen Hezkuntzan; Ingurunea ikasgaia. Arlo honetan, ekintza ezberdinak egin behar dituzte ikasleek termino eta azalpen ezberdinak ulertzeko baina guzti hauek barneratzeko baliabide bat baino gehiago topatu dezakegu, hala nola; Txangoa!

     Txango batean, aukera ezberdinak daude hainbat gaien inguruan, ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzeko. Esate baterako, zuhaitzak eta hostoak gaiarekin dabiltzatenean, primerakoa izango zen mendira txango bat egitea. Hasteko taldeetan banatuko dira ikasleak, bosteko taldeetan gutzi gora behera, eta talde bakoitzari honako fotokopia bat emango diegu:

HOSTOEN SAILKAPENA

     Fotokopia hau kontuan izanik, hosto mota bakoitzetik hosto bana aurkitu beharko dute, beti eremu mugatu baten barruan, inor ez galtzeko eta arazoak ez egoteko. Ondo egongo legoke, irakasle bi joatea, bakarra joan izatekotan, eremua guztiz murriztuta geratuko lirateke eta ikasleek ezin izango zuten bilaketa egokia egin.
Talde bakoitzeko ikasle batek idazkaria izango zen eta fotokopian apuntatzen joan beharko zen zein hosto falta zaizkien eta zeintzuk ez, horrela norbaitek taldearen barne antolaketa eramango luke, hori bai bilaketan guztiek modu aktiboan parte hartu beharko lukete.

     Txango hau bigarren zikloan egin beharko genuke, horrela ikasleak naturara hurbildu eta prestatuko genituzke aurrerantzean Natura arloan, DBHn ikasiko dituzten terminoekin.
Honez gain, metodo ezin hobea da, alaitasunez ikas dezaten!

2011/11/26

KULTUR ASTEA OSPATZEN

     Oraingo honetan, nire esperientziari erreparatuz hurrengo sarrera idaztea erabaki dut. Urtero, ikastolan, Asta Santuaren oporrak heldu aurretik, Lehen hezkuntzako kurtso bakoitza parte hartzen zuen herri kiroletan, batez ere azkenengo ziklokoak.
Aste kulturala deitzen genion eta bost egunetan zehar, ekintza ezberdinak prestatzen ziren: marrazki lehiaketa, kirol lehiaketa, euskal herri kirolen lehiaketa, antzerkiak etab.
Marrazki lehiaketan, gai konkreturen bat emanda gehienetan kulturarekin zerikusia zuena, ikasle bakoitzak bere marrazkia egin eta aurkezten zuen, gero DBHko ikasleek hoberena aukeratzen zuten, irabazle izendatuz.
     Ekintza horrez gain, asteko egun bakoitzean kirol bat egiten genuen, sokatira, txingak, harri jasotzailea, saskibaloia, zelai errea, futbola...

SOKATIRA
TXINGAK










     Kirol hauetan parte hartzeko, klase moduan parte hartzen genuen, ez modu indibidualean.
Klase bakoitza parte hartu behar zuenez, Gorputz hezkuntzako irakasleak irakasten zigun nola egin behar genuen kirol bakoitza eta horrela, kirol hori tokatzen zen egunean irabazteko aukera izatea.
     Ondo deritzot ikasteko modu honi, gure kulturako kirol konkretuak ikasteaz gain, besteekin lehiaketa garbia izatera bultzatzen zigutelako irakasleek, parte hartzen ez zuena klase arrunta eman behar zuelako.


     Guzti hau dela eta, nire ustez, ondo egongo legoke eskola bakoitzean kurtsoko garai honetan, Euskal Herriko kultura irakastea ekintza ezberdinak prestatuz eta ikasleei ikasteko gogoak piztuz!

EKITALDIZ EKITALDI: GABONAK HELDU DIRA

     Alaitasunez ikasteko, modu ezberdinak eta anitzak daude, hala nola: ekitaldien prestaketarekin. Ekitaldiak gai ezberdinetakoak izan daitezke eta horrez gain kurtsoko edozein momentuan ospatu ahal dira.
Hurrengo sarreretan, zenbait ekitaldi eta proiektuen azalpenak eta gidoiak argitaratuko ditut, aukera ezberdinak eskainiz, Lehen Hezkuntzako ikasleei pozaren pozez ikasteko!

     Oraingo honetan, GABONAK, hartuko dugu gaitzat. Ospakizun hau hurbil dagoenez, ikasleak giroan sartzea erreza izango delako. Horretarako, aukera ezberdinak daude, eta kasu honetan antzerkia aukeratuko dugu.
Antzerki bat dibertigarria izateaz gain, eduki ezberdinak lantzerakoan, helburu didaktikoak ere izan ditzake.

Antzerkia egiteko, klase oso bat parte hartuko du, eta horrela guztiak hiruhilabetekoari amaiera emateko prest egongo dira, Olentzeroren sarrerarekin batera.
Lehenengo antzerkiaren gidoia prestatu beharko da eta ikasleei paperak banatu. Ikasle bakoitzak bere jantziak ekarri behar izango ditu etxetik, klasean horma-irudiak egingo dituzte antzerki aretoa apaintzeko eta prestaketa guztia.


Adibide moduan, hurrengo bideoa jarriko dizuet, lehenengo zikloko ikasle batzuek aurkeztutakoa:



   Hurrengo web gunea interesgarria iruditu zait: http://www.gabonak.com/ bertan euskal Gabonen inguruko hainbat datu eta ariketa ezberdin daudelako, ikasleei horietatik bat edo bi bidali ahal izango zaie, jolasekin ikas dezaten!

2011/11/18

KIROLAREN ONURA EZBERDINAK.

Guztiok dakigunez kirola praktikatzea hainbat onura ditu, bai onura fisikoak eta baita onura  psikologikoak ere. Hezkuntzan hori islatzea ezinbestekoa da, ikasleen hainbat arazo kirolarekin edo gorputz hezkuntzarekin konpondu daitezkeelako.

Hezkuntza barruan hainbat arazo aurki ditzakegu; ikasleen autoestima baxua, harremanak izateko arazoak, arazo fisikoak... Gauza hauek konpontzeko kirola baliabide oso interesgarri bat izan daiteke, noski, gauzak guztiak bezala ondo lantzekotan. Hona hemen kiroletatik atera daitezkeen hainbat onura:

  • Kirola sozializazio prozesua errazteko: Hainbat kasutan, hezkuntza prozesuan gizarteratzeko arazoak duten haurrek daude, bere izaerengatik gehienetan.Taldean kirola eginez haurrak beraien artean harremanak estutzen dira eta komunikazio on bat lortzen da ikaskide guztien artean. Hainbat taldeko kirol izanda, oso erraz sortu daiteke taldeko ekintza ezberdinak. 
  • Bakardadean egiten den kirolaren onurak: Pertsona lotsatienak hobeto lan egiten dute, eta besteen menpe ez egoteak lana hobeto egiten dute. 



Gauza hauetaz aparte ezin dugu ahastu kirola autoestimua igotzen duela kasu gehienetan, konfiantza arazoak alde batera usten dituztelako. Horregatik gustuko dugun kirola egiteak hainbat izaera arazo ekiditzen ditu. Kirolaren mundua oso zabala da eta horretan murgiltzekotan hainbat gauzetaz hitz egin dezakegu, baina argi utzi behar da hezkunzta barruan kirola izugarrizko garrantzia duela eta hori landu behar da.

Kasu gehienetan hainbat eskola hori argi dute eta kirolaren garrantziaz konturatzen dira, bere programetan landuz, baina bet
beste askok ez dute hau kontutan hartzen eta pentsatzeko gauza bat dela uste dut. 

Nire partetik nahiko argi utzi dut gai honetaz pentsatzen dudana, espero dut kiroletan gehiago pentsatzea bere onurak kontaezinak direlako.

Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bat!!




qrcode

2011/11/11

PASADAN ASTEAN SORTUTAKO INKESTAREN DATUAK

Pasadan astean inkesta bat sortzea erabaki nuen, hezkuntza barruan kirolaren garrantziaz hasunartzeko. Inkesta horren emaitzek, oso ondorio argia izan dute, erantzunen % 90-a gutxi gorabehera erantzun positiboa eman dute bota nuen galderari, hau da, pentsatzen dute kirola garrantzitsuagoa izan beharko litzatekela. Lagin bateko inkesta izan da, baina emaitza oso argi izan da horregatik baligarri moduan hartuko dut.

Horregatik hezkutza aspektu honetan eraldaketa bat jasan behar duela uste dut. Gaur egun gizartea eta kirola lotura estu bat dutelako, hainbat jende kirolagatik mugitzen direlako eta baita ere kirola onura izugarriak dituelako. 

Gai honetaz hausnartzea ona izan daiteke, ez garelako kontziente kirolak dituen onurak bai iaksleentzat bai jende guztientzat ere. 

Beste sarrera batetan kirolaren onuraz sakonkiago hitz egingo dut, guztia argiago ikusteko. 

2011/11/06

WEB 2.0

     Azken sarrerarekin zerikusia duen gaia aipatzea erabaki dut. Klasean teknologia berrien inguruan asko hitz egin dugu, bereziki hezkuntzari begira. Horregatik WEB 2.0 aurrerakuntza teknologikoaz hitz egitea interesgarria zela pentsatu dut.

     Web 2.0 erabiltzaileen parte- hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneteko bigarren generazioa dela esan eta islatu nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak eta komunikatzeko hainbat era eta tresank, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.



    
Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Elkarturkatzea momentu oro pertsona askorekin egin ahal dela esna nahi du.

     Web 2.0-rem inguruan hainbat aplikazio, software ... daude eta horien erabilerak askotan oso konplexuak dira. Guzti hori hezkuntzan islatzea edo irakastea oso zaila da, baina honen inguruan gauzak lantzea oso onuragarria gerta litzateke. Gaur egungo gizarte gehiena aspektu hauek ezagutzen ditu, horregatik gure umeek baita ere gauza hauek ezagutu behar dituzte. Urteak aurrera doazela teknologi hauek aurrera egingo dute eta erabilera gehiago izango dituzte, ume hauek gure etorkizuna izanda guzti hau ondo ezagutzea komeni da, horretarako hainbat aspektutan aldaketak egon behar dira.

     Honen inguruan bideo interesgarri bat jartzea erabaki dut, hor duzue:


     Espero dut zuen gustuko post-a izatea, eskerrik asko zuen arretagatik!!

2011/11/05

TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN

     Klasean lantzen ari garen gaia denez eta aipatzeko interesgarria iruditzen zaidanez, honi buruz post bat sortzea erabaki dut.

     Nire ustez eskolak momentu horretako egoera soziokulturalari egokitu behar dira, eta errealitatera hurbiltzeko beharra dute. Gaur egun teknologi mundu batean bizi gara, non ia egunero teknologi aspektuak eta gauza berriak asmatzen diren. Horregatik hezkuntza aldaketa hori jasan beharko luke, ikasleak eskolatik irtetean errealitateari lehenik eta behin moldatzeko. Onartu beharra daukat, hainbat eskolek moldaketa prozesu horretan daudela, baina nik nere esperientzia pertsonaletik hitz egiten dudanez, hobekuntza nabarmena behar dela pentsatzen dut.
     Adibidez Andaluziako eskolek moldaketa horretan murgildurik daude, eta hori betetzeko hainbat oinarri inposatzen ari dira. Andaluziako hezkuntza ez da bakarra hau inposatzen noski, baina hainbatetatik bat aukeratu behar nuen.

     Honekin ez dut esan nahi ikasleek betidanik erabili duten metodoak kendu eta beste berri batzuk inposatu behar direnik, ezta pentsatu ere, baina bai metodo eta jakintza horietatik abiatuta gaur egungo egoerari moldatzea. Prozesu hau ez da egun batetik bestera betetzen horregatik aldaketa bortitzak alde batera utzi beharko dira.
Pixkanaka aldaketa nabaria izan behar da eta web 2.0 edo TIC izeneko aspektuak adibidez gero eta gehiago entzun beharko ziren.

     Lehen esan dudanez, klasean landutako gai bat da, horretaz aparte oso garrantzitsua iruditzen zait, guk geuk egoera hau bizitzen ari garelako eta gure atzetik datozenak baita ere.
Gauzak gehiago aldatu behar dira, azkenena guztiontzako onuragarria izango delako.
Espero dut nirekin bat egitea eta gaia interesatzea, honetaz pentsatu.



  • Hona hemen gaiari buruzko bideo bat:


qrcode