2011/12/04

BUELTARARTE

       Bloga betetzen joatea, arlo ezberdineko gauza berriak ikastea suposatu dit, hala ere, denbora behar da bloga egunean mantentzeko eta berriak argitaratzeko denbora oro. Azken sarrera hau sortu dut, azterketak bueltan ditugulako, eta ezin izango dudalako blogari sebora gehiago eskeini. Orduan, alde batera ustea egokiena izango dela pentsatu dut, oporren bueltan ahal dudan guztietan argitaratzeko eta gaiarekin jarraitzeko!

AGUR!

Eskerrik asko zuen arretagatik eta espero dut blogean zehar argitaratu dudan guztia baliogarria izatea!

Beste baterarte!
Agur!

NATURA AUTOBUSEAN IKASTEN!

     Natura ikasteko modu anitzak daude, eta hauen artean hurrengoa aurkeztuko dizuet.

Asti-Leku ikastolan jartzen duten autobus didaktikoa
     Nik ikasitako ikastolan, urtero Lehen Hezkuntzako ikasleei aukera ematen ziguten natura arloan, autobus berezi batera joateko, eta bertan natura ikasteko jokuen bidez. Binaka jarrita eta belarrietan kaskoak jarriz, bikote bakoitza ordenagailu baten aurrean jartzen zen, horrela jokuak modu indibidualean egin beharrean ikaskide batekin egiteko. Natura irakasteaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen zen. 




     Oraingoan, internetetik topatu ditudan natura eta beste arlo batzuetako jokuak dituzten web orrialde ezberdinen zerrenda agertuko da: 

Espero dut orrialde hauek baliogarriak suertatzea! 

MUSIKA SORTZEKO, ETXEKO TRESNAK ERABILI

Nola sortu daiteke musika? Soinu ezberdinak sortzeko, modu anitzak daude, hala nola: gorputzeko atalak, objetuak, ahotsa eta oraingo honetan aipatuko ditugunak: etxeko tresnak.








Etxean ditugun hainbat gauza, balio bakarra dutela uste dugu, baina askotan ez da horrela, gerta daiteke gaileten kutxa eta poltsa bat, funtzio bakar batekin lotzea, baina plastikoak eta kartoiak zarata sortu ahal dutela konturatu behar gara. 
Horregatik, pentsatu dut, musika arloan, ikasleek zarata ezberdinak sortzeko kapazak direla irakasteko, egun batean etxetik dituzten material ezberdinak klasera eramatea egokia izango litzatekela, soinu ezberdinak sortzeko. Baina irakasleak kontrolatu beharko du, zein material ekar ditzakeen ikasle bakoitza klasera, mingarriak ez direnak eta arriskua suposatzen ez dutenak izan beharko dira.


Horrela, ikasle bakoitzak, etxetik ekarritako tramankuluekin, soinuak sortuko dituzte, eta kontzienteak izango dira, horien funtzio ezberdinaz, eta musika bizitzako edozein lekutan ere topa dezakegula!


PLASTIKAN POZIK, BIRZIKLATZEN

     Garrantzitsua da ikasleei hasieratik birziklatzearen garrantziaz ohartaraztea eta horretarako plastika arloa hartuko dugu eredutzat.
Arlo honetan, ikasleek material birziklatuak erabiliko dituzte, horrela konturatu ahal izango direlako hauen erabilera zuzena egitea ere, garrantzitsua dela naturarako. Garrantzi honetan konturatzeko, adina kontuan hartu behar dugu, nahiz eta txikitatik ohartarazi nagusiak izan arte ezin izango dira benetan, horrek duen garrantziaz ohartu. Hori dela eta hurrengo bideoak, bigarren zikloak egiteko ariketa izango litzateke nire ustez, bertako ikasleak direlako nagusienak horrelako kontzeptu eta termino hain sakonak ulertzeko kapazak direnak.





Honez gain, argitalpen honi amaiera emateko esan behar da, klasean irakatsita ere, gurasoek etxean birziklatzen duten edo ez garrantzia duela gai honekiko errespetua bat edo beste izateko.

Birziklatzea oso garrantzitsua da!

KOMIKIEN ERABILERA POSIBLEA ESKOLAN

        Eskolan komikiak modu didaktikoan erabili daitezke, ikasleen parte hartzea bultzatzeko modu zihur bat izan daiteke, hauen interesa pizteko baliogarria.

       Hasteko, komikiak, irakurketa bultzatzeaz gain, marrazkien interpretazioa eta denbora modu egoki batean igarotzeko balio dute. Ezin diegu edozein arlotan ikasleei komikiak irakurtzera jarri, baina esukera edo gaztelania irakasgaietan esaterako, irakurketa orduetan, literaturan ohikoen diren nobelak irakurri beharrean, komikigintzan murgiltzea primerakoa izango litzateke!

KOMIKIAK!

       Garrantzitsua izango litzateke aipatzea eremetodologi honen erabilera ondo suerta daitekeela irakurketa gorroto duten ikasleen artean, komikien munduan gai ezberdinetako komikiak daudelako, edozein gustuetako gaiak: beldurgarriak, fabulak, super heroenak, amodiozkoak, etab.
Horrela edozein ikasleri irakurtzeko gogoak piztuko zaizkio!

GAUR EGUNGO METODOLOGIA

       Hezkuntzaren mundua oso zabala eta konplexua dela esan dezakegu, bereziki irakasteko erabiltzen diren metodologi ezberdinei erreparatzen badiegu. Irakasle bakoitzak bere irakasteko era dauka, gehienetan beraien izaerekin lotura dutena. Adibidez antzineko irakasleak metodologia zehatz bat zuten, non beraiek igorle bakarrak zirenak eta ikasleak hartzaile hutsak. Hori gaur egun ez da ikusten, irakasleak demokratikoagoak dira eta ikasleak parte hartze handiagoa dute dudarik gabe. Ikasleak orain gaiari buruz bere iritzia eman dezakete eta kasu batzuetan irakaslearen metodologian eragin handia dute, metodologia hori aldatuz kasu batzuetan.

      Irakasle batek gaur egun klaseko egoera eta testuinguruari egokitu behar da eta horretarako bere metodologia aldatu behar badu metodologi hori aldatuko da. Beste sarrera batetan komentu nuen modura teknologi berriak paper garrantzitsu bat dute oraingo hezkuntza sisteman eta teknologi berri horiek ondoen menderatzen dutenak gehienetan ikasle berak dira, hori irakaslea buruan izan behar du eta ikasleei erantzukizun gehiago emanez hezkuntza ideien eta kontzeptuen elkartrukaketa bat izango da.




       Horregatik gaur egungo irakaslea gauza guzti hauek kontuan izan behar ditu, antzinako hezkuntza eredua ez daukalako zer ikusirik gaur egungoarekin eta metodologiarekin gauza bera gertatzen da. Hori kontuan izanda irakasleak eta beraien metodologia errealitateari egokituko dira eta ikasleak beraien hezkuntza bukatu bezain laster errealitatera egokituko dira arazo handirik gabe, errealitatera hurbiltzea hezkuntzaren helburua izan behar delako.

IRAKASLEA ETA IKASLEA BAT EGIN!!!

2011/12/03

TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILI POZIK IKASTEKO

Aurreko zenbait sarreretan aipatu dudan bezala, teknologia berriak gero eta garrantzi gehiago dute gure egungo gizartean, eta hori aprobetxatuz, ikasteko hainbat web orrialde daude, gero eta gehiago, informatika klaseetan erabili daitezkeenak haurrek ikasteko eta klaseetan ematen dituzten gaien inguruan ariketak modu dibertigarrian eta praktikoagoan egiteko.



Hurrengoak batzuk besterik ez dira:
-Gai ezberdinen inguruko web orrialdea: http://www.supersaber.com/
- Ordu libreetan jolasteko: http://basica.sep.gob.mx/seb_ninos/html/escuela.html
- Musika arloan erabiltzeko: http://www.smartboardmusic.org/
- Gaztelera orduetan, ulermena eta arintasuna garatzeko: http://www.adivinanzasacertijos.com/

Baliogarria izatea espero dut! Eskerrik asko!


qrcode

2011/12/01

IKASLE TALDE BAKOITZEKO GAI BAT

Gure helburua ikasleek ikasten ondo pasatzea izanda, hurrengo lana bururatu zait. Mamitsuak diren arloetan bakarrik burutu daiteken jarduera dela kontuan hartu behar da, talde lana bultzatzeko eginda eta horrela klase hain teorikoak ez izatea lortuz.
Demagun, hiru sektoreen atala lantzen dabiltzatela, talde ezberdinak sortuz talde bakoitzak eremu geografiko bat hartuko du; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Euskal Herriko Iparraldea adibidez, eta bakoitzak bertako arrantza, nekazaritza, industria eta merkataritza landuko du eta ateratako informazio guztia eta material guztiarekin horma irudi bat prestatuko dute, gero klase aurrean bere gelakideei azaltzeko.
Hau metodo ona iruditzen zait Lehen Hezkuntza gauzatzeko, horrela ikasleak berriz ere teoria alde batera utziko dute, ez guztiz irakaslearen laguntza behar izango dutelako zenbaitetan baina, teoria aldenduz, praktikaren bidez gai ezberdinen inguruan ikasi ahal izango dute.

MUSIKA HEZKUNTZAN

Musika, ezinbestekoa da oreka, sinkronizazioa eta lasaitasuna edo mugimendua sortzeko Lehen Hezkuntzako klase batean. Ondorio ezberdinak lortzeko erabili daiteke, segun zein arlotan gabiltzan eta zein ariketa mota burutu behar duten ikasleek.
Matematikan esaterako, musika ez lasai ez martxoso bat erabili beharko litzateke, haurrak aktibo egon behar direlako adi eta ariketak egiteko, eta zentzumenak piztuta izan behar dituzte ordu osoan zehar. Berdin gertatzen zaie, Ingurunen eta atentzioa mantendu behar duten arloetan.
Hizkuntzei dagokionez, modu didaktikoan erabili daiteke musika, euskeran eta lengoaian ipuinak kontatzeko, ingeleran hainbat abesti daude gorputzeko atalak ikasteko, hurrengo bideoan ikus daitekeen moduan:



Plastika eta gorputz hezkuntza ezin dira beste arloekin aldendu, bi hauek ikasleek ez dute hainbat teoria jasoko eta horrek lasaitasuna eta modu ezberdinean lan egiteko giroa sortzen du. Horregatik, mota honetako ikasgaietan, ikasleei haiek nahi duten musika jartzeko aukera eman ahal zaie, beti neurri batekin.
Musika beraz, hezkuntzan erabili daiteke, ikasleei momentu onak eta alaiak pasatzera gonbidatuz, beti esan bezala muga batzuen barruan.

qrcode

2011/11/27

TXANGO BAT, NATURAZ INGURATURIK!

     Gaurko honetan, Natura arloan murgilduko gara, Lehen Hezkuntzan; Ingurunea ikasgaia. Arlo honetan, ekintza ezberdinak egin behar dituzte ikasleek termino eta azalpen ezberdinak ulertzeko baina guzti hauek barneratzeko baliabide bat baino gehiago topatu dezakegu, hala nola; Txangoa!

     Txango batean, aukera ezberdinak daude hainbat gaien inguruan, ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzeko. Esate baterako, zuhaitzak eta hostoak gaiarekin dabiltzatenean, primerakoa izango zen mendira txango bat egitea. Hasteko taldeetan banatuko dira ikasleak, bosteko taldeetan gutzi gora behera, eta talde bakoitzari honako fotokopia bat emango diegu:

HOSTOEN SAILKAPENA

     Fotokopia hau kontuan izanik, hosto mota bakoitzetik hosto bana aurkitu beharko dute, beti eremu mugatu baten barruan, inor ez galtzeko eta arazoak ez egoteko. Ondo egongo legoke, irakasle bi joatea, bakarra joan izatekotan, eremua guztiz murriztuta geratuko lirateke eta ikasleek ezin izango zuten bilaketa egokia egin.
Talde bakoitzeko ikasle batek idazkaria izango zen eta fotokopian apuntatzen joan beharko zen zein hosto falta zaizkien eta zeintzuk ez, horrela norbaitek taldearen barne antolaketa eramango luke, hori bai bilaketan guztiek modu aktiboan parte hartu beharko lukete.

     Txango hau bigarren zikloan egin beharko genuke, horrela ikasleak naturara hurbildu eta prestatuko genituzke aurrerantzean Natura arloan, DBHn ikasiko dituzten terminoekin.
Honez gain, metodo ezin hobea da, alaitasunez ikas dezaten!

2011/11/26

KULTUR ASTEA OSPATZEN

     Oraingo honetan, nire esperientziari erreparatuz hurrengo sarrera idaztea erabaki dut. Urtero, ikastolan, Asta Santuaren oporrak heldu aurretik, Lehen hezkuntzako kurtso bakoitza parte hartzen zuen herri kiroletan, batez ere azkenengo ziklokoak.
Aste kulturala deitzen genion eta bost egunetan zehar, ekintza ezberdinak prestatzen ziren: marrazki lehiaketa, kirol lehiaketa, euskal herri kirolen lehiaketa, antzerkiak etab.
Marrazki lehiaketan, gai konkreturen bat emanda gehienetan kulturarekin zerikusia zuena, ikasle bakoitzak bere marrazkia egin eta aurkezten zuen, gero DBHko ikasleek hoberena aukeratzen zuten, irabazle izendatuz.
     Ekintza horrez gain, asteko egun bakoitzean kirol bat egiten genuen, sokatira, txingak, harri jasotzailea, saskibaloia, zelai errea, futbola...

SOKATIRA
TXINGAK










     Kirol hauetan parte hartzeko, klase moduan parte hartzen genuen, ez modu indibidualean.
Klase bakoitza parte hartu behar zuenez, Gorputz hezkuntzako irakasleak irakasten zigun nola egin behar genuen kirol bakoitza eta horrela, kirol hori tokatzen zen egunean irabazteko aukera izatea.
     Ondo deritzot ikasteko modu honi, gure kulturako kirol konkretuak ikasteaz gain, besteekin lehiaketa garbia izatera bultzatzen zigutelako irakasleek, parte hartzen ez zuena klase arrunta eman behar zuelako.


     Guzti hau dela eta, nire ustez, ondo egongo legoke eskola bakoitzean kurtsoko garai honetan, Euskal Herriko kultura irakastea ekintza ezberdinak prestatuz eta ikasleei ikasteko gogoak piztuz!

EKITALDIZ EKITALDI: GABONAK HELDU DIRA

     Alaitasunez ikasteko, modu ezberdinak eta anitzak daude, hala nola: ekitaldien prestaketarekin. Ekitaldiak gai ezberdinetakoak izan daitezke eta horrez gain kurtsoko edozein momentuan ospatu ahal dira.
Hurrengo sarreretan, zenbait ekitaldi eta proiektuen azalpenak eta gidoiak argitaratuko ditut, aukera ezberdinak eskainiz, Lehen Hezkuntzako ikasleei pozaren pozez ikasteko!

     Oraingo honetan, GABONAK, hartuko dugu gaitzat. Ospakizun hau hurbil dagoenez, ikasleak giroan sartzea erreza izango delako. Horretarako, aukera ezberdinak daude, eta kasu honetan antzerkia aukeratuko dugu.
Antzerki bat dibertigarria izateaz gain, eduki ezberdinak lantzerakoan, helburu didaktikoak ere izan ditzake.

Antzerkia egiteko, klase oso bat parte hartuko du, eta horrela guztiak hiruhilabetekoari amaiera emateko prest egongo dira, Olentzeroren sarrerarekin batera.
Lehenengo antzerkiaren gidoia prestatu beharko da eta ikasleei paperak banatu. Ikasle bakoitzak bere jantziak ekarri behar izango ditu etxetik, klasean horma-irudiak egingo dituzte antzerki aretoa apaintzeko eta prestaketa guztia.


Adibide moduan, hurrengo bideoa jarriko dizuet, lehenengo zikloko ikasle batzuek aurkeztutakoa:



   Hurrengo web gunea interesgarria iruditu zait: http://www.gabonak.com/ bertan euskal Gabonen inguruko hainbat datu eta ariketa ezberdin daudelako, ikasleei horietatik bat edo bi bidali ahal izango zaie, jolasekin ikas dezaten!

2011/11/18

KIROLAREN ONURA EZBERDINAK.

Guztiok dakigunez kirola praktikatzea hainbat onura ditu, bai onura fisikoak eta baita onura  psikologikoak ere. Hezkuntzan hori islatzea ezinbestekoa da, ikasleen hainbat arazo kirolarekin edo gorputz hezkuntzarekin konpondu daitezkeelako.

Hezkuntza barruan hainbat arazo aurki ditzakegu; ikasleen autoestima baxua, harremanak izateko arazoak, arazo fisikoak... Gauza hauek konpontzeko kirola baliabide oso interesgarri bat izan daiteke, noski, gauzak guztiak bezala ondo lantzekotan. Hona hemen kiroletatik atera daitezkeen hainbat onura:

  • Kirola sozializazio prozesua errazteko: Hainbat kasutan, hezkuntza prozesuan gizarteratzeko arazoak duten haurrek daude, bere izaerengatik gehienetan.Taldean kirola eginez haurrak beraien artean harremanak estutzen dira eta komunikazio on bat lortzen da ikaskide guztien artean. Hainbat taldeko kirol izanda, oso erraz sortu daiteke taldeko ekintza ezberdinak. 
  • Bakardadean egiten den kirolaren onurak: Pertsona lotsatienak hobeto lan egiten dute, eta besteen menpe ez egoteak lana hobeto egiten dute. 



Gauza hauetaz aparte ezin dugu ahastu kirola autoestimua igotzen duela kasu gehienetan, konfiantza arazoak alde batera usten dituztelako. Horregatik gustuko dugun kirola egiteak hainbat izaera arazo ekiditzen ditu. Kirolaren mundua oso zabala da eta horretan murgiltzekotan hainbat gauzetaz hitz egin dezakegu, baina argi utzi behar da hezkunzta barruan kirola izugarrizko garrantzia duela eta hori landu behar da.

Kasu gehienetan hainbat eskola hori argi dute eta kirolaren garrantziaz konturatzen dira, bere programetan landuz, baina bet
beste askok ez dute hau kontutan hartzen eta pentsatzeko gauza bat dela uste dut. 

Nire partetik nahiko argi utzi dut gai honetaz pentsatzen dudana, espero dut kiroletan gehiago pentsatzea bere onurak kontaezinak direlako.

Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bat!!




qrcode

2011/11/11

PASADAN ASTEAN SORTUTAKO INKESTAREN DATUAK

Pasadan astean inkesta bat sortzea erabaki nuen, hezkuntza barruan kirolaren garrantziaz hasunartzeko. Inkesta horren emaitzek, oso ondorio argia izan dute, erantzunen % 90-a gutxi gorabehera erantzun positiboa eman dute bota nuen galderari, hau da, pentsatzen dute kirola garrantzitsuagoa izan beharko litzatekela. Lagin bateko inkesta izan da, baina emaitza oso argi izan da horregatik baligarri moduan hartuko dut.

Horregatik hezkutza aspektu honetan eraldaketa bat jasan behar duela uste dut. Gaur egun gizartea eta kirola lotura estu bat dutelako, hainbat jende kirolagatik mugitzen direlako eta baita ere kirola onura izugarriak dituelako. 

Gai honetaz hausnartzea ona izan daiteke, ez garelako kontziente kirolak dituen onurak bai iaksleentzat bai jende guztientzat ere. 

Beste sarrera batetan kirolaren onuraz sakonkiago hitz egingo dut, guztia argiago ikusteko. 

2011/11/06

WEB 2.0

     Azken sarrerarekin zerikusia duen gaia aipatzea erabaki dut. Klasean teknologia berrien inguruan asko hitz egin dugu, bereziki hezkuntzari begira. Horregatik WEB 2.0 aurrerakuntza teknologikoaz hitz egitea interesgarria zela pentsatu dut.

     Web 2.0 erabiltzaileen parte- hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneteko bigarren generazioa dela esan eta islatu nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak eta komunikatzeko hainbat era eta tresank, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.



    
Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Elkarturkatzea momentu oro pertsona askorekin egin ahal dela esna nahi du.

     Web 2.0-rem inguruan hainbat aplikazio, software ... daude eta horien erabilerak askotan oso konplexuak dira. Guzti hori hezkuntzan islatzea edo irakastea oso zaila da, baina honen inguruan gauzak lantzea oso onuragarria gerta litzateke. Gaur egungo gizarte gehiena aspektu hauek ezagutzen ditu, horregatik gure umeek baita ere gauza hauek ezagutu behar dituzte. Urteak aurrera doazela teknologi hauek aurrera egingo dute eta erabilera gehiago izango dituzte, ume hauek gure etorkizuna izanda guzti hau ondo ezagutzea komeni da, horretarako hainbat aspektutan aldaketak egon behar dira.

     Honen inguruan bideo interesgarri bat jartzea erabaki dut, hor duzue:


     Espero dut zuen gustuko post-a izatea, eskerrik asko zuen arretagatik!!

2011/11/05

TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN

     Klasean lantzen ari garen gaia denez eta aipatzeko interesgarria iruditzen zaidanez, honi buruz post bat sortzea erabaki dut.

     Nire ustez eskolak momentu horretako egoera soziokulturalari egokitu behar dira, eta errealitatera hurbiltzeko beharra dute. Gaur egun teknologi mundu batean bizi gara, non ia egunero teknologi aspektuak eta gauza berriak asmatzen diren. Horregatik hezkuntza aldaketa hori jasan beharko luke, ikasleak eskolatik irtetean errealitateari lehenik eta behin moldatzeko. Onartu beharra daukat, hainbat eskolek moldaketa prozesu horretan daudela, baina nik nere esperientzia pertsonaletik hitz egiten dudanez, hobekuntza nabarmena behar dela pentsatzen dut.
     Adibidez Andaluziako eskolek moldaketa horretan murgildurik daude, eta hori betetzeko hainbat oinarri inposatzen ari dira. Andaluziako hezkuntza ez da bakarra hau inposatzen noski, baina hainbatetatik bat aukeratu behar nuen.

     Honekin ez dut esan nahi ikasleek betidanik erabili duten metodoak kendu eta beste berri batzuk inposatu behar direnik, ezta pentsatu ere, baina bai metodo eta jakintza horietatik abiatuta gaur egungo egoerari moldatzea. Prozesu hau ez da egun batetik bestera betetzen horregatik aldaketa bortitzak alde batera utzi beharko dira.
Pixkanaka aldaketa nabaria izan behar da eta web 2.0 edo TIC izeneko aspektuak adibidez gero eta gehiago entzun beharko ziren.

     Lehen esan dudanez, klasean landutako gai bat da, horretaz aparte oso garrantzitsua iruditzen zait, guk geuk egoera hau bizitzen ari garelako eta gure atzetik datozenak baita ere.
Gauzak gehiago aldatu behar dira, azkenena guztiontzako onuragarria izango delako.
Espero dut nirekin bat egitea eta gaia interesatzea, honetaz pentsatu.



  • Hona hemen gaiari buruzko bideo bat:


qrcode

2011/10/27

UMEEN ESKUBIDEAK

     Orain dela 22 urte 1989.urteko azaroaren 20an hain zuzen ere, Nazio Batuen Batzar Orokorrak umeen eskubideei buruzko konbentzioan, umeen eskubideak adostu eta onartu ziren. Bertan umeen inguruko eskubideak 41 artikulutan osotu ziren. Horietatik bat eskuratzea pentsatu dut, gure blog honekin zer ikusia duelako eta ezinbestekoa iruditzen zaidalako:
  • 28. Artikulua
Hezkuntza
     "Ume orok du hezkuntzarako eskubidea eta Estatuaren obligazioa da gutxienez ere lehen mailako hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa ziurtatzea. Eskolako diziplina aplikatu arren ere umearen duintasuna errespetatu egin beharko da, gizakia den heinean".

     Hau adostea eta idaztea oso erraza da, baina idazteaz aparte bete behar da eta gaur egungo gizarte honetan artikulu hau adibidez ez da betetzen. Munduan hainbat umek ez dute hezkuntza bat izaten eta ezin dute beraien eskubideaz gozatu, oso txikitatik lan eta lan egiten. Egoera honek guztion elkarlanarekin konpondu dezakegu.

     Egoera honetaz pentsatzeko eta hausnartzeko sortu dut post txiki hau, espero dut jakin-mina sortaraztea eta gai honetan sakontzea. Honen inguruko post gehiago argitaratuko ditut, gaia ezinbestekoa iruditzen zaidalako.

     Eskerrik asko zuen arretagatik!!


qrcode

2011/10/19

INFORMAZIO ITURRIAK

    Blog honetan agertuko den zenbait informazio hurrengo link-etatik jasotakoa izango da, helbide hauek lagungarriak izango dira; ikasteko, joku interesgarriak eta anitzak agertzen direlako eta baita iritzi kontrajarriak ere. Baina guzti honek ez du esan nahi, beste informazio gune batzuetatik hartuko ez dudanik, hala eta guztiz ere, sarrera bakoitzean informazio iturria zein den jarriko dut, beharrezkoa dela ikustekotan. 

Hona hemen, zenbait iturri:

     Hauez gain, hurrengo bi web orrialdetan ez da gaiaren inguruko informazio zehatzik ateratzen baina baliogarriak izan daitezke artikulu edo berriren bat edozein momentuan berreskuratzeko: 
"gara.net" eta "deia.com".

2011/09/29

HITZ EGITEKOAK

     Blog honetan landuko ditudan gaiak, ikasle bezala izan dudan esperientzia kontuan izanda aukeratu ditut, hala nola:  ekitaldiak, kirol jarduerak, kultur jarduerak, aisialdia, eskolen eta hezkuntzaren egoeraz hausnartu, teknologi berriei buruz hitz egin ... beti hauek ikasleen sozializazioarekin zerikusia izango dute eta haien interes guneen artean egongo dira. 






     Gai hauek, Lehen Hezkuntzarekin lotuta doaz eta ikasleen alaitasuna ezinbestekoa dela uste dudanez, ekintza aktiboak eta haurren postasuna bilatzeko nahiarekin egindakoak aztertuko ditut.


     Honekin batera, nire ustez, kirolarekin, antzerkiarekin, kulturarekin... zerikusia duten ariketa ezberdinak hezkuntzan murgilduta daudenez, gai honen inguruan idaztea aukeratu dut luhilabete honetan zehar. 



NIRE BURUA AURKEZTEN

Kaixo guztioi!

     Aurretik esan dudan bezala nire izena Peio Ugarte da eta 1992. urteko abuztuaren 22an jaio nintzen, Sestaon. Aurten, magisteritzako 2.mailan nago baina aipatu behar dut, jasotako hezkuntza prozesua
Asti Leku ikastolan hasi nuela, 3 urte nituelarik. 



     Prozesu hori ikastola berean bukatu nuen Batxilergoko ikasketekin batera.
Nire bizitzan zehar kirola oso garrantzitsua izan da futbola bereziki, bai ikastolan zein ikastolatik kanpo eta horregatik ahal dudan heinean futbolean aritzen naiz.



     Azkenik, aurkezpen labur honekin bukatzeko eta nire interesa ekintza berri eta aktiboetan kontuan izanik, hurrengo hilabeteetan zehar idatziko dudan informazioa eta eskegiko ditudan eraskinak horrekin zerikusia izango dute, beti ere Lehen Hezkuntzarekin lotuta doazenak. 



2011/09/23

KAIXO GUZTIOIEI!

Ongi etorri nire blog berrira!!

Nire izena Peio Ugarte da, eta magisteritzako ikaslea naiz. Blog honetan hezkuntzarekin zer ikusia duten hainbat gaietaz hitz egingo dut eta aldi berean hausnartzea proposatuko dut. Blog bat egitea zerbait konplexua da eta irakasle baten laguntza behar izango dut ganoraz betetzeko.




Blog honek lehen esan dudan moduan gai ezberdinetako sarreraz osatuta egongo da eta zuentzat baliogarriak suertatzea da behintzat nire helburu nagusia.
Gehiago komentatu barik, bi bideo utziko dizkizuet, bata haur hezkuntzan egiten diren jarduerekin eta bestea barre egiteko.




Besterik gabe hurrengo sarrera batean egongo gara eta eskerrik asko zuen arretagatik!!!